2011-2012ko LASTERKETAK

April 9th, 2012 | Posted by txakurkros in Uncategorized - (0 Comments)

Gipuzkoako Lehen Txakurkros Liga bukatu da eta antolakuntza aldetik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu lasterketetara etorri zareten guztiei, korrikalari zein ikusle guztiei.

Orain datorren urteko liga prestatzen hasi behar dugu eta zuen laguntza eskertuko genuke. Web orrialdeko foroan, atal berri bat irekiko dugu eta bertan zuen proposamenak idazteko aukera edukiko duzue.

Eskerrik asko guztiei eta datorren urterarte!

tolosako txakurkrosa

February 16th, 2012 | Posted by txakurkros in Uncategorized - (0 Comments)

Tolosako lehenengo Txakurkrosa prest dago.

Lasterketa, otsailak 26ean izango da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen.

ANIMA ZAITEZ!!!

Tolosako txakurkrosaren berri emateko, iragarki bat grabatu zuten GuHau txakurkros taldekoek gabonetan. Hona hemen emaitza.

Aurreko egunetan egindako euriak asko gogortu zuen Zumaia eta San Lorente arteko ibilbidea. 60tik gora parte-hartzaile izan ziren igandean jokatutako lasterketan
J.L. ROMATET | ZUMAIA.
Pedro Etxeberria eta Zurak irabazi dute Zumaiako I. txakurkrosa
Garaipena etxean geratu zen. Pedro Etxeberriak irabazi zuen igande honetan Zumaiako I. txakurkrosa, Zura txakurrarekin. 69 korrikalarik eman zuten aurrez izena, baina gutxi batzu ez ziren irteera puntura inguratu. Hala ere, 60tik gora korrikalari eta txakurrek hartu zuten parte lasterketan. Parte hartzearen aldetik, pozik zeuden antolatzaileak, are gehiago Zumaian egiten zen lehen txakurkrosa izanik.Ekidin ezin izan zuten zerbait aurreko egunetako eguraldi txarra izan zen. Euriak oraindik eta gehiago gogortu zuen 7 kilometroko ibilbidea.
Goizeko 11:00etan eman zitzaion hasiera probari. Jabeek nahikoa lan izan zuten zaunkaka ari ziren txakurren gogoak eusten. Pedro Etxeberriak eta Iskander Rodriguezek hartu zuten burua lehen metroetatik. Batera egin zuten San Lorenterako igoera eta elkarrekin burutu zituzten elizatxoaren alboan prestatutako zirkuituaren bi bueltak. Etxeberriak San Lorentetik Zumaiarako jaitsiera labainkor eta arriskutsuan egin zuen ihes, eta helmugara minutu erdiko aldearekin heldu zen. Pedrok eta Zurak 29:40 denbora egin zuten. Iskander Rodriguez eta Koni bigarren izan ziren (30:17), Eneko Agirre eta Noa hirugarren (30:39) eta Mikel Etxeberria eta Gandalf laugarren (30:41).
Gustura zegoen Pedro emaitzarekin: «Zirkuitua oso gogorra izan da, bai gorakoan, baita beherakoan ere. Berez gogorra bazen ere, eguraldiak oraindik ere gehiago zaildu du».
Emakumezkoetan azkarrenak Leire Fernandez eta Txanpi izan ziren, 37:04 denborarekin. Bigarren Naiara Casi eta Ruka izan ziren (39:37) eta hirugarren Larraitz Serron eta Irati izan ziren (39:43).

ZUMAIA, LOKATZAREN ERREINUA

January 24th, 2012 | Posted by txakurkros in Uncategorized - (0 Comments)

Burutik hasita oineko azken behatzeraino lokatzez beteak iritsi ziren atzo gure txakurkroseko partaideak. Txakurrak ere ez ziren lokatzaren doaiaz libratu eta marroi antzeko sustantzia likatsu batez beteak iritsi ziren. Politak geratuko ziren kiroldegiko dutxak…

Pedro Etxeberria zumaiarrak antolaturiko lasterketa 11etan hasi zen. Irteera Zumaiako herrian izan zen eta handik mendi aldera abiatu ziren. Bertan, denetarik ikusi ahal izan zen: txakurraren antzera lau hanketan ibili zirenak, aldapa behera patinatzen joan zirenak eta noski ipurdiz erori zirenak ere. Zorionez ordea, 62 partaideek helmugara iristea lortu zuten.

Lasterketako garaileak Pedro Etxeberria zumaiarra eta Zura bere txakurra izan ziren 0:29:40 denborarekin. Nesketan berriz, 14 urteko Leire Fernandez errenteriarra eta txanpi bere txakurra gailendu ziren 0:37:04 denborarekin.

           

Gipuzkoako Txakurkros Ligako hurrengo lasterketa, Otsailaren 26ean Tolosako herrian izango da.

 

ZUMAIAKO I TXAKURKROSA

urtarrilaren 22an, igandea, 11:00etan.

Ibilbidea: 7 km.


Albaitari kontrola: 09:00 – 10:15.

Dortsal banaketa: 10:30ak arte.
Informazio bilera: 10:30tan.

Irteera: 11:00etan.
Sari Banaketa: 13:00etan.
Dutxak: Lubaki kiroldegian.


Izen-emate prezioak: 15 €. Egun bertan: 20 €.
Izen-emateak: www.herikrossa.com

Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.


Ordainketa
probaren aurreko egunetan egin beharko da.


Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

Araudia: www.canicross.es
Bitarteko telefonoak: 943861530 / 629503369.

Igande hontan, denak ZUMAIARA!

January 16th, 2012 | Posted by txakurkros in Uncategorized - (0 Comments)

2012/01/11

Nork 

Jaizkibelgo TxakurkrosaLokatz artean lehiatu ziren korrikalariak

Gipuzkoako Txakurkros Txapelketako bigarren proba jokoan izan zuten 84 partaidek joan den igandean Jaizkibel mendian. Euskanikross taldeak antolatutako proban azkarrenak Pedro Etxeberria zumaiarra gizonetan eta Leire Fernandez 14 urteko errenteriarra emakumeetan izan ziren. Fernandezek Junior Mailako proba ere irabazi zuen horrenbestez: txakurkros proba batean parte hartzen zuen lehen aldia izan zen igandekoa.

Horrez gain, Beteranoen Master Mailan Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen lehena —sailkapen nagusian seigarrena izan zen—, eta Patxi Azpiazu errenteriarra bigarrena —sailkapenean hamabosgarrena—. Beteranoetan, berriz, Ion Arzubialde iritsi zen lehen postuan helmugara, eta maila horretako emakumeen lasterketan Noemi Ugarte izan zen ibilbidea osatzen trebeena.

6,5 kilometroko bidea
Proba bukatu zuten korrikalariek 6,45 kilometroko bidea egin zuten Jaizkibeldik euren txakurrekin. Azken egunetan egindako euriarengatik lokaztuta eta irristakor zegoen zirkuitua, eta horrek kirolarien lana zaildu zuen.

Gipuzkoako Txakurkros Ligako bigarren proba izan zen igandekoa. Hurrengoak Zumaian, Tolosan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen egingo dituzte.

Sailkapenak

Gizonak

  • 1. Pedro Etxeberria 27:21
  • 2. Mikel Etxeberria 27:57
  • 3. Iskander Rodriguez 28:28
  • 4. Eneko Agirre 29:06
  • 5. Jon Gonzalez 29:56
  • 6. Juan Mari Lujanbio 30:00
  • 7. Iban Angulo 30:02
  • 8. Ion Arzubialde 30:06
  • 9. Roberto Alonso 30:37
  • 10. Joel Lamas 30:58

Emakumeak

  • 1. Leire Fernandez 34:16
  • 2. Naiara Casi 37:32
  • 3. Larraitz Sorron 37:47
  • 4. Eneritz Oiartzabal 43:40
  • 5. Maitane Alzola 43:44
  • 6. Noemi Ugarte 44:44
  • 7. Rebeka Mediavilla 45:56
  • 8. Leire Zarraoa 47:26
  • 9. Ainhoa Zabaleta 49:20
  • 10. Elena Diez 50:47

Canicross de Jaizkibel

January 11th, 2012 | Posted by txakurkros in Uncategorized - (0 Comments)

Jaizkibel nos recibió a primera hora de la mañana, como recibe un Monte en el mes de enero, con niebla y un poco de xirimiri, pero a medida que avanzaban las horas nos fueron dejando tanto la niebla como el agua. Desde las 9,30h se dieron cita en el parking dela Cantina LaElena-Etxebeste, para el control veterinario y administrativo, los más de 70 equipos que se habían inscrito previamente.

La carrera popular dio comienzo a las 11,30 con 15 equipos de corredores y perros. Fueron 1 cadete, 5 mujeres y 9 hombres, para la mayoría fue la primera carrera de canicross, pero por su cara de satisfacción a la llegada, estamos seguros que no será la última. Hicieron un recorrido de2,5 Km. desdela Cantinahacia la costa y los ganadores fueron Anabel Salinas y Sei de Hondarribia en féminas y Iñaki Intxaurrondo y Argi de Azpeitia.

La carrera de canicross propiamente dicha comenzó a las 12,00 y tomaron la salida 72 corredores y canes de los cuales 10 eran mujeres y 62 hombres.

El recorrido era de6,5 km. la primera parte era el mismo trazado de la carrera popular y luego se subía hacia los torreones de Jaizkibel para luego volver a correr en la costa. Tenía un desnivel acumulado de poco mas de300 m, lo que unido a las lluvias caídas en los días anteriores a la carrera, hizo que el terreno, estuviera en varios tramos, como una pista de patinaje y a pesar de las recomendaciones del organizador antes de la carrera a los corredores, fueron bastantes los resbalones. Todo esto ha hecho de esta carrera una prueba muy dura pero espectacular por los parajes por donde ha transcurrido. Ha gustado mucho el recorrido entre los corredores y así lo manifestaron al finalizar la carrera.

El publico fue otro de los grandes protagonistas del día, no pararon aplaudir y de dar ánimos a todos los corredores y aguantaron en sus puestos hasta que paso la ultima corredora.

 Finalizo la prueba con la entrega de trofeos y un lunch para los corredores servido porla Cantina.

Los ganadores del canicross fueron Pedro Etxeberria con Zura de Zumaia y Leire Fdez Abete con Txanpi de Errente

ria.

 

Desde el club organizador, Euskanikross, no pueden estar mas contentos con el desarrollo de la primera prueba que organizan y dan las gracias a todos los colaboradores que han hecho posible esta carrera, pues este es el principal objetivo del club EL FOMENTO DEL CANICROSS EN EUSKAL HERRIA, y después de esta carrera el objetivo esta conseguido.

 

Iritsi da Jaizkibelgo lasterketa!

El domingo 8 de enero en el Monte Jaizkibel (Pasai Donibane) se celebrara la 2ª carrera de la recien estrenada liga gipuzkoana de canicross.
Se hara una carrera popular de canicross sobre una distancia de 2,5 km y apenas desnivel a las 11,30h para  los cadetes y para todos aquellos corredores noveles que deseen probar este deporte y a las 12 comenzara el I Canicross Jaizkibel,  para los corredores y perros con mejor preparacion fisica para la practrica del canicross, por el desnivel (300m) y la distancia ( 6,5 km).
Toda la informacion de la prueba en www.euskanikross.net